Igandea, uztailak 23



Erakusketa: "Artearen Ibilbideak BBK IV: Bizkaiai Begira"

Ontziola plaza, Plentzia | Erakusketak

BBK La Ruta del Arte - Artearen Ibilbidea dibulgazio artistikoko programak laugarren denboraldia hasiko du, ibilera berriagaz; oraingo honetan, Bizkaiaren irudia erakustea izango du helburu, artearen historiako hainbat garaitan 30 artistak egindako 36 lanen bitartez. Hala, “Bizkaiari begira” jarrita, lurraldearen “erretratu” bat marraztuko dute adierazpen artistikoen bidez (32 margolan, hiru kartel, bi argazki eta collage bat), kronologia zabalean zehar, XVIII. mendeko azken hamarkadetatik XXI. mendeko lehenengora arte. Irudiek Bizkaiko ikonografia eta geografia jasotzen dute, nola landa-guneak, Kantauriko kostaldea eta horko portuak (Bermeo, Elantxobe, Plentzia eta Abra, esaterako), hala Durango, Balmaseda, Gernika-Lumo, Busturialdea-Urdaibai eta bestelako udalerri eta eskualdeetako hiri eta industria giroko paisaiak (Bilbao, Erandio, meatze-herriak). Era berean, Unamunok esan zuen moduan, giza presentzia, herritar jendea, paisaian urtzen da Bizkaiaren idiosinkrasia irudikatzen duten jardueretan: itsasoko jendearen lana, baserritarrena eta lantokietako beharginena, prozesioak eta mistizismoa, aisialdia erromerietan eta estropadetan, bolo-jokoa eta bertsolaritza... kultura eta historia. Friso zabal-zabala da, hasi Luis Pareten eszena idealizatuekin, eta Agustin Ibarrolaren salaketa politikoarekin amaitu.  Babeslea: BBK Erakusketa ikusgai egongo den udalerriak Artearen Ibilbideak museoaren bildumako obren kalitate handiko erreprodukzioak jarriko ditu gune publikoetan. Horretarako, hurrengo hilabeteetan (maiatzetik azarora) programa iritsiko den Bizkaiko 28 udalerrietako udalen laguntza izango du; horietako bakoitzak astebetez hartuko dute ekimen hau, topagune publiko irisgarrietan eta aire zabalean: Bilbao, Barakaldo, Muskiz, Portugalete, Trapagaran, Abanto-Zierbena (Las Carreras), Balmaseda, Getxo, Plentzia, Bermeo, Mundaka, Elantxobe, Nabarniz, Gernika-Lumo, Mungia, Gamiz-Fika, Erandio, Sestao, Bakio, Gordexola, Ugao-Miraballes, Basauri, Etxebarri, Lezama, Amorebieta-Etxano, Iurreta, Garai eta Durango.  

Erakusketa: "Artearen Ibilbideak BBK IV: Bizkaiai Begira" Ontziola plaza

BBK La Ruta del Arte - Artearen Ibilbidea dibulgazio artistikoko programak laugarren denboraldia hasiko du, ibilera berriagaz; oraingo honetan, Bizkaiaren irudia erakustea izango du helburu, artearen historiako hainbat garaitan 30 artistak egindako 36 lanen bitartez. Hala, “Bizkaiari begira” jarrita, lurraldearen “erretratu” bat marraztuko dute adierazpen artistikoen bidez (32 margolan, hiru kartel, bi argazki eta collage bat), kronologia zabalean zehar, XVIII. mendeko azken hamarkadetatik XXI. mendeko lehenengora arte.

Irudiek Bizkaiko ikonografia eta geografia jasotzen dute, nola landa-guneak, Kantauriko kostaldea eta horko portuak (Bermeo, Elantxobe, Plentzia eta Abra, esaterako), hala Durango, Balmaseda, Gernika-Lumo, Busturialdea-Urdaibai eta bestelako udalerri eta eskualdeetako hiri eta industria giroko paisaiak (Bilbao, Erandio, meatze-herriak). Era berean, Unamunok esan zuen moduan, giza presentzia, herritar jendea, paisaian urtzen da Bizkaiaren idiosinkrasia irudikatzen duten jardueretan: itsasoko jendearen lana, baserritarrena eta lantokietako beharginena, prozesioak eta mistizismoa, aisialdia erromerietan eta estropadetan, bolo-jokoa eta bertsolaritza... kultura eta historia. Friso zabal-zabala da, hasi Luis Pareten eszena idealizatuekin, eta Agustin Ibarrolaren salaketa politikoarekin amaitu. 

Babeslea: BBK

Erakusketa ikusgai egongo den udalerriak

Artearen Ibilbideak museoaren bildumako obren kalitate handiko erreprodukzioak jarriko ditu gune publikoetan. Horretarako, hurrengo hilabeteetan (maiatzetik azarora) programa iritsiko den Bizkaiko 28 udalerrietako udalen laguntza izango du; horietako bakoitzak astebetez hartuko dute ekimen hau, topagune publiko irisgarrietan eta aire zabalean: Bilbao, Barakaldo, Muskiz, Portugalete, Trapagaran, Abanto-Zierbena (Las Carreras), Balmaseda, Getxo, Plentzia, Bermeo, Mundaka, Elantxobe, Nabarniz, Gernika-Lumo, Mungia, Gamiz-Fika, Erandio, Sestao, Bakio, Gordexola, Ugao-Miraballes, Basauri, Etxebarri, Lezama, Amorebieta-Etxano, Iurreta, Garai eta Durango.  



15:00
11:00

Gorlizko Santiago jaiak

Gorliz | Jaiak

Mendibike Elkartea sortu zuten hiru kideak izango dira aurtengo Gorlizko Santiago jaiei hasiera emango dien pregoia irakurtzeko arduradunak. Uztailaren 21etik 26ra bitartean Gorlizko jai nagusiak ospatuko dituzte: santiagoak. Sei egunez, herritar guztiek ederto pasatzeko hainbat jardueragaz beteko dituzte Gorlizko kaleak.

Gorlizko Santiago jaiak

Mendibike Elkartea sortu zuten hiru kideak izango dira aurtengo Gorlizko Santiago jaiei hasiera emango dien pregoia irakurtzeko arduradunak. Uztailaren 21etik 26ra bitartean Gorlizko jai nagusiak ospatuko dituzte: santiagoak. Sei egunez, herritar guztiek ederto pasatzeko hainbat jardueragaz beteko dituzte Gorlizko kaleak.


17:30
11:00

Areetako jaiak

Getxo | Jaiak

Aurten, Areetako jai-batzordeak hiru eguneko egitaraua prestatu du Santa Ana elizaren inguruko auzuneko jaiak ospatzeko. Uztailaren 21ean, txupinaren eztandak jaien hasiera iragarri bezain pronto, buruhandiak aterako dira kalerik kale harrapatzen dituzten umeak astintzeko. Ostean, sardina-jana egingo dute gaueko musika-ikuskizunerako indarrak berreskuratzeko.

Areetako jaiak

Aurten, Areetako jai-batzordeak hiru eguneko egitaraua prestatu du Santa Ana elizaren inguruko auzuneko jaiak ospatzeko. Uztailaren 21ean, txupinaren eztandak jaien hasiera iragarri bezain pronto, buruhandiak aterako dira kalerik kale harrapatzen dituzten umeak astintzeko. Ostean, sardina-jana egingo dute gaueko musika-ikuskizunerako indarrak berreskuratzeko.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»