Egitaraua

Jaien erritmora Gorliz dantzan jartzeko sei egun

Ander Zarraga 2023ko uzt. 19a, 09:00

Gorlizko jaien hasierako kuadrillek jaitsiera jaietako momenturik berezienetako bat izan ohi da.

Mendibike Elkartea sortu zuten hiru kideak izango dira aurtengo Gorlizko Santiago jaiei hasiera emango dien pregoia irakurtzeko arduradunak. Uztailaren 21etik 26ra bitartean Gorlizko jai nagusiak ospatuko dituzte: santiagoak. Sei egunez, herritar guztiek ederto pasatzeko hainbat jardueragaz beteko dituzte Gorlizko kaleak.

Aurten, Goio, Manu eta Pablo izango dira pregoia irakurri eta jaien hasiera iragarriko duen txupina botatzeaz arduratuko direnak. Jai-batzordeak erabaki du beraiek izatea pregoilariak Mendibike Elkartearen sortzaileak izan zirelako, eta, 30 urte beranduago, oraindino horretan jarraitzen dutelako. Hiruek aitortu dutenez, "sorpresa handi bat izan da, eta saririk politena Mountain Bike-a bultzatzearren". Era berean, irakurriko duten pregoiaren aurrerapen gisa, mezu bat bidali diete gorliztarrei eta jaiez gozatzera hurbilduko direnei: "Ondo pasatu molestatu gabe, denon artean errespetua nagusi izan behar da, eta, era berean, jarrera txarrak baztertu".

Besteak beste, kuadrillen lehiaketak izango dira festa hauetako pizgarri nagusietako bat. Horietan parte hartzeko, hauek dira jai-batzordeko kideek ezarri dituzten baldintzetako batzuk: gutxienez zazpi partaidek osatutako taldeak izan beharko dira, 12 urtetik gorakoak eta gutxienez nagusi batek lagunduta eta Kapela Egunean talde-argazkia atera beharko dute eta 688 625 067 telefono-zenbakira bidali WhatsApp bidez. Gainera, kuadrillek derrigorrezko honako bost froga hauek ere egin beharko dituzte: jaitsiera, mozorroak, Kapela Eguna, play-back eta igoera.

Lehiaketan parte hartuko duten kuadrillen artean gailentzen denaren izena jaietako azken egunean iragarriko dute, jaien amaiera iragarriko duen Urriaren erretzea baino lehenago.

Uztailak 21, barikua

  • 15:00 Herri-bazkaria, Estratakoetxe parkean. Txartelak kultur etxean.
  • 16:30 Joko herrikoiak, eliz plazan.
  • 19:45 Pregoia eta txupinaren jaurtitzea.
  • 20:00 Kuadrillen jaitsiera, Itsasbide kaletik Ondarganaraino.
  • 22:00 Zezensuzkoa, eliz plazan.
  • 22:30 Gorliz Pine Groove Festival: Novato, Glamity Sound,
    Bab Sound, Stepi Slektah, La Mía Mari, eliz plazan.
  • 23:00 La Principal Orquesta, Ibarreta plazan.

Uztailak 22, zapatua

  • 10:00 XLIII. Bakailao Txapelketa Bizkaierara Saltsan, izen-ematea, Estratakoetxe parkean.
  • 11:00 Tortila-txapelketa gazteentzat, 17 urtera arte, Estratakoetxe parkean.
  • 11:00 Zezen puzgarriak, eliz plazan eta Itsasbide kalean.
  • 11:30 Eskubaloi tailerra, Ibarreta plazan.
  • 12:30 Fanfarrea, Elexalden.
  • 13:00 Bakailaoen eta tortillen aurkezpenak.
  • 19:00 Primo Bayo Diskofesta ibiltaria, Ondarganatik eliz plazara.
  • 19:00 XXVII. Habanera & Euskal Polifonia Jaialdia, Ibarreta plazan.
  • 22:00 Zezensuzkoa, eliz plazan.
  • 22:30 Kontzertua: Los Cazahuates Mariachi, Ibarreta plazan.
  • 23:30 Kontzertua: Reincidentes, eliz plazan.

Uztailak 23, domeka

  • 11:00 XXXVII Artisautza azoka, Artzelu plazan.
  • 11:00 Aikido-, boxing-, saskibaloia- eta zumba-erakustaldiak, Elexalden.
  • 12:00 Madalena-tailerra Urris taldeagaz, Itxasbide kalea 15ean.
  • 12:30 Musika: Ein Go taldea, Elexalden.
  • 18:30 Fanfarreak kaleetatik.
  • 19:30 XXVI. Mozorro Lehiaketaren desfile, Itsasbide kalean.
  • 21:00 Txistorrada, Urris taldeagaz, Ibarreta plazan.
  • 21:30 Mozorro Lehiaketaren sari-banaketa, Ibarreta plazan.
  • 22:00 Zezensuzkoa, eliz plazan.
  • 22:30 Kontzertua: RocaYRollo, Ibarreta plazan.
  • 23:30 Erromeria: Oxabi, eliz plazan.

Uztailak 24, astelehena

  • 11:30 Umeentzako parkea, Itsasbide kalean.
  • 12:30 Fanfarrea, Elexalden.
  • 13:00 Bits-jaia umeentzat Ibarreta plazan.
  • 17:00 Umeentzako parkea,Elexalden.
  • 17:30 X. Xake lasterketak Artzelu plazan. Joseteren oroimenez.
  • 19:30 Musika: Go!azen, Ibarreta plazan.
  • 19:30 Elektrotxaranga.
  • 22:00 Voces Navarras, Ondarganan.
  • 22:00 Zezensuzkoa, eliz plazan.
  • 22:30 Diskofesta Sound Ibiltaria, Ibarreta plazatik.
  • 23:30 kontzertua: Sua, eliz plazan.

Uztailak 25, martitzena

  • 10:30 Nekazaritza azoka, Artzelu plazan.
  • 11:00 Txutxu trena: Eliz plaza-Busterri-Urezarantza-Astondo-eliz plaza.
  • 11:30 Herri kirol tailerra ume eta gaztetxoentzat, Elexalden.
  • 11:45 Triki-kantu dantza-poteoa, eliz plaza.
  • 12:00 Kronoeskalada.
  • 12:00 Meza Lirain abesbatzaren emanaldia.
  • 12:45 Aurreskua, Aratz Taldearen dantzak, eliz plazan.
  • 15:00 Herri-bazkaria, San Pedro plazatxoan.
  • 15:30 Sagardotegi ibiltaria, San Pedro plazatxoan.
  • 18:30 Play Back: 0-6, 7-11, 12-15 urte, Ibarreta plazan.
  • 20:30 Play Back 16 urtetik gora, Ibarreta plazan.
  • 22:00 Zezensuzkoa, eliz plazan.
  • 22:30 Kontzertuak: Urrats & DJ Kull, eliz plazan.
  • 23:00 Musika: I love 80s, Ibarreta plazan.

Uztailak 26, eguaztena

  • 11:00 Zezen puzgarrien entzierroa, eliz plazan eta Itsasbide kalean.
  • 13.00 Jubilatuentzako luntxa, jubilatuenean.
  • 17:00 Rally barregarria eta sariak, Ibarreta plazan.
  • 20:00 Bertso-saioa, eliz plazan.
  • 22:00 Kuadrillen igoera: fanfarreak, taldeak eta ikuskizuna. Itxasbidetik eliz plazara.
  • 22:30 Kuadrilla-lehiaketaren sari-banaketa eta Urria erretzea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun