Antolatzailea: S.D. Plentzia
Txuma Memoriala lasterketa egingo dute aste-akabuan, ekainaren 28, 29 eta 30ean, Berango, Erandio eta Leioako errepideetan zehar. Egun horietan banatuko dituzten 10 sarietako bat lortzeko lehian arituko dira 42 talde eta 200 txirrindulari inguru.
Ekainaren azken aste-akabuan jaiak eztanda egingo du Sopelan: 27tik 30era programazio oparoa antolatu dute sanpedroez gozatzeko. Hona hemen, egunez egun, jai-batzordeak eta Sopelako Udalak antolatutako egitaraua. Hamaika ekintza dago, beraz, ez dago jaietara ez hurbiltzeko aitzakiarik!

Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.