Euskararen zabalkundean lanean dabilen Orbizta elkartearen ekimenez, bertoko euskara aldaera ezagutarazteko ikastaldia, Iñaki Gaminderen eta Iñaki Gilisastiren eskutik. Parte hartzeko, izena eta telefonoa eman non@ni.eus helbidean.
Surf zinemari eskainitako Estatuko hitzordu nagusietakoa martxoaren 18tik 22ra egingo da Getxon eta Bilbon, eta XI. edizio honek musikaren alde egin duen "apustu handia" nabarmendu dute antolatzaileek, Bilbao Arena eszenatoki nagusietako bat izango baita aurtengo agerlekuetako bat.