Euskararen zabalkundean lanean dabilen Orbizta elkartearen ekimenez, bertoko euskara aldaera ezagutarazteko ikastaldia, Iñaki Gaminderen eta Iñaki Gilisastiren eskutik. Parte hartzeko, izena eta telefonoa eman non@ni.eus helbidean.
Hizkuntza: Euskara
Sopelako Udaleko Toki Garapen sailak "Tokiko Surf Filmak" egitasmoaren barruan Ikigai surfari buruzko dokumental berria ekarriko du Kurtzio Kultur Etxera. Emanaldia apirilaren 15ean izango da, 19:00etatik 21:00etara, eta proiekzioaren ostean mahain ingurua egingo dute dokumentaleko protagonistek, Flama Surfboards eta Dur Wood Surfboards proiektuetako ordezkariakaz. Sarrerak daborduko eros daitezke Kurtzioko webgunean, 3 euroan, eta emanaldia gaztelaniaz izango dela jakinarazi dute.