Barikuan Gorlizko Santiago jaiak abiatuko dituzte, eta bost egunetan zehar jai-giroak ez du etenik izango. Aurten, Kukulus kuadrilla arduratuko da festen hasiera iragartzeaz, baina urtero legez, adin guztietako gorliztarrak izango dira festen protagonistak. Hemen duzu hurrengo egunetako programa egunez egun.
Uztailaren 24tik 26ra ospatuko dituzte aurten Berangoko jai patronalak, XVII. mendeko baselizaren inguruan batuta.