Bihar, Algortako Goxua pilota-txapelketa herrikoiaren aurtengo finalak jokatuko dituzte. Antolatzaileek azaldu dutenez, bi hilabeteko txapelketan zehar giro bikainean pilotaz gozatzeko aukera izan dute, eta, orain, txapeldunak ezagutzeko ordua iritsi da!
Aste-akabu luze honetan, jaiez gozatzen jarraitzeko aukera izango dute plentziarrek eta kanpotarrek: eguaztenean, uztailaren 29an, Saratxaga auzoan izango dira ospakizunak; ostera, barikuan, uztailaren 31n, San Inazio Eguna egingo dute.
Algortak San Inazio jaietan murgilduko da datorren astean. Uztailaren 29tik abuztuaren 2ra bitartean, herriko kale eta plazak musikaz, kirolaz, kulturaz eta kuadrillen giroaz beteko dira! Egitarauak adin guztietarako jarduerak bildu ditu, ohiko hitzorduak eta aurtengo berritasunak uztartuta. Beraz, anima zaitez eta hurbildu Algortara!