Aurten ere, Algortako erdigunean egingo duten azokan baserrietako hainbat produktu fresko eta ekologiko eskainiko dituzte.
Gorlizko Gandia auzoa txikia bada ere, aparteko festak ospatzen ditu abuztuaren 10ean. Urteroko ohiturari jarraituz, bere saiheski-jan gozagarria egingo dute auzotar guztientzako, sagardo eta guzti. Hala ere, jaietako protagonista nagusiak auzoko umeak izango dira. 13:00etatik aurrera, umeentzako ur-parkea berriz egongo da, eta, arrasti osoan zehar, txikientzako jokoak eta zezensuzkoak egongo dira. Gaueko giroa alaitzeko, diskoberbenagaz amaiera borobila emango diote auzo txiki horretako festei.
Bilboko Arte Ederren Museoko lanen bidez, BBK Artearen Ibilbidea erakusketa ibiltariak animalien munduaren errepresentazioa artearen historian zehar aurkezten du. Bilbao Museoak gaineratu duenez, erakusketa honek, Jose Luis Merino Gorosperen komisariotzagaz, "museoaren bildumako hogeita hamazortzi pieza biltzen ditu —pintura, kartelismoa, argazkia eta forja—, eta, horietan, animaliatasuna ez da apaindura hutsa, baizik eta zentzuaren muina". Hala ere, Animaliategi honek artista bakoitzaren begiradaren bidez animaliak kultura eta memoria partekatuaren forma bihurtzen dela eta natura izateari uzten diola deskubritzera gonbidatzen digu.