Gorlizko Udalak abenduak Euskararen Egunerako egitaraua antolatu du, abenduaren 3an ospatzen dena. Jarduera guztiak Elizako plazan izango dira. Hasteko, arrastiko 17:30ean, herri kirolak, tailerrak, egurrezko jolasak eta baserriko txokoa egongo dira. 18:00etan, tailo tailer bat egingo da, eta bukatzeko, dantza plaza bat antolatu dute 18:30etarako.
Abenduaren 2tik 3rako gauean, Etxerik Gabeko Pertsonen Gaueko Zenbaketa egingo dute Getxon, Leioan eta Uribe Kostan –Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizen–. Horretarako, Udalek boluntarioak behar dituztela adierazi dute. Parte hartzeko, adin nagusikoa izan beharko da, eta aukeratutako udalerriari dagokion estekan eman beharko da izena: Getxon, Leioan edo Uribe Kostan.