Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen aldeko kirol-jaia egingo dute domekan Barrikako San Telmo auzoan

Iker Rincon Moreno 2017ko abe. 2a, 11:56

Barrikoztarrek joan den domekan ospatu zuten Euskararen Eguna, azaroaren 26an. Horretarako, askotariko jardueraz gozatzeko aukera izan zuten auzokideek zein inguruko herrietatik hurreratutako bisitariek; berbarako triki-poteoa, herri-bazkaria eta Monda Lironda pailazoen ikuskizuna egon ziren. Hala ere, euskarari gorazarre egiteko ekitaldiak ez ziren egun horretan amaitu, eta oraindino gure hizkuntzaren alde egiteko zenbait ekitaldi egongo dira udalerrian. Hala, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Goazen Up elkarteak kirol-jaia antolatuko du.

Goizeko 10:00etan ipini dute hitzordua, San Telmo auzoan, Unbe kaleko 18. zenbakian. Bertan, askotariko jarduerak egingo dituzte, esaterako herri-kirolak, SUP, garbiketa eta hamaiketakoa. Jarduera horietan parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, ekimen denak doakoak izango badira ere.

Izen-ematea: goazenup@gmail.com

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun