Kutsatutako langilea atzeman ondoren, gaur bertan egin dizkiete PCR probak gainontzeko behargin denei. Hala, arduradunek azaldu dutenez, Osakidetzak eta Osasun Sailak eskatutako osasun-berme denak betetzen direnean lokala irekiko dute berriro ere. Bitartean, itxita segituko du.