Aurrekaririk gabeko garaipen hori dela eta, Barrikako Udalak zorionak eman gura izan dizkio auzokide ospetsuari, egindako lorpen handiagatik eta bere herria beti gogoan edukitzeagatik. Ildo horretan, Roberto Muñoz alkateak adierazi du barrikoztar guztiak harro egoteko modukoa dela, "eta zorionak eman eta poza agertu gura dugu gure herrikideak atzo lortutako garaipen handiagatik”. Horrez gainera, atzokoaren ondoren beste garaipen batzuk etorriko direlakoan dago alkatea.