Zertaz ari gara indarkeria matxistaz hitz egiten dugunean? gidaliburuan izena ematen zaie jarrera bortitzei eta genero-indarkeria bilaka daitezkeen jokabideei, hala nola indarkeria psikologikoa, fisikoa, sexuala, ekonomikoa edo soziala. Horrelako egoeretan jokatzeko eta laguntzeko erak aipatzen dira bertan, eta, gainera, genero-indarkeriaren biktimentzako arreta-baliabideak azaltzen dira. Esaterako, informazio eta aholkularitza juridikoko 016 zerbitzua, eta Uribe Kostako gizarte-zerbitzu eta berdintasun saila.
Bestalde, mikromatxismoei buruzko gidaliburuan zenbait esaldi edo iruzkin zergatik esaten diren azaltzen da, halako mikromatxismoak emakumeek egunero bizi dutena izendatzeko, eta pertsonei kalte egiten dieten topiko eta estereotipoak erakusteko; hizkuntza barneratzailerik eza, adibidez. Gainera, intereseko baliabideak aipatzen dira gidaliburuan, besteak beste, gaiari buruzko informazioa duten liburuak eta webguneak.