Deabruek piztu dute Barrikako San Juan sua

Ander Zarraga 2022ko eka. 24a, 13:47

Atzoko euriak ez zuen lortu Barrikako jaietako egun nagusia geldiaraztea. Diables de Llorenc talde kataluniarraren akelarre ikusgarriak txundituta utzi zituen txarrak sutara botatzera hurbildu ziren barrikoztarrak, eta iluntzeko eurite mardulek ez zuten udako solstizioa ospatzeko sua geldiarazi. Jaiek hurrengo egunetan jarraitu dute, besteak beste, domekan egingo duten nekazaritza eta artisautza azokagaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun