Jon Rahm barrikoztarrak munduko golfeko lehen postua berreskuratu du

Erredakzioa 2023ko ots. 22a, 12:31

Artxiboko irudia.

Jon Rahmek domeka honetako goizaldean Pacific Palisadeseko Genesis Invitationalean lortutako garaipenak munduko lehen postura itzuli du golf-jokalari barrikoztarra, 11 hilabete geroago. Etengabe eskuratutako marka horiei esker, Seve Ballesteros eta Tiger Woods bezalako elezaharren markak gainditu ditu Rahmek.

Barrikako jokalariaren 2023. urtea izugarria izaten ari da. Scottie Scheffler estatubatuarra eta Rory McIlroy ipar irlandarra gainditu ditu sailkapenean, eta, hala, 2020ko uztailean lehen aldiz eskuratutako postua berreskuratu du barrikoztarrak.

Jon Rahmen denboraldi-hasiera inoiz ikusitakoa izaten ari da azken 48 urtean. Izan ere, azken hamarkadotan kirolari batek ere ez ditu PGAko hiru txapelketa irabazi otsailaren erdialderako. Barrikoztarrak, Genesis Invitational honetaz gain, Hawaiiko Sentry Tournament of Champions-en eta La Quintako The American Express-en ere jaso du garaikurra, Tiger Woods edo Jack Nicklaus bezalako elezaharrek lortu ez zutena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun