Hamar pertsonak parte hartu zuten atzo Barrikan egindako XV. Tostada Lehiaketan, eta haietako bakoitzak 12 tostada aurkeztu zituen Udalak emandako erretilu batean. 200 euroko, 150 euroko eta 100 euroko sariak lortu guran lehiatu ziren parte-hartzaileak. Sariak Barrikako dendetan erabil daitezkeen bonuak dira.
Aurkezpenaren ondoren, epaimahaiak, Maruja Rodriguezek, Maria Marinek eta Joseba Unibasok osatutakoak, tostaden zaporea, testura eta aurkezpena baloratu zituen. Ondoren, irabazleak izendatu zituzten; lehen sariaren irabazlea Borja Serrato izan da; bigarrenarena Ainhoa Rayok jaso du eta hirugarrenarena, aldiz, Jose Luis Beldarrain.
Ekitaldia amaitzeko, bertaratutako lagunek tostaden dastaketa bat egiteko eta giro onaz gozatzeko aukera izan zuen.