Jarduerak 12:00etan hasiko dira, futbol-zelaian, peto bat eta pankarta bat egiteko tailerragaz. Ondoren, 13:00etan, herri-korrika bat abiatuko da futbol-zelaitik, eta frontoian amaituko da. Bertan, 13:30 inguruan, txalaparta tailerra eta hamaiketakoa egingo dituzte. Gainera, barrikoztarrek Korrikako materiala erosi ahal izango dute.
Martxoaren 21ean, 06:21ean, Korrika Ardantzako gasolindegitik igaroko da; beraz, Barrikako Udalak herritarrak parte hartzera animatu gura ditu, kilometro hori babesten baitu.