Suak Barrikako festak piztu ditu aste-akabu honetan. Barikuan hasi zituzten udalerriko San Juan jaiak eta gaur arte hainbat ekintza izan dituzte kostaldeko herrian; izan ere, deunaren eguna gaur izan arren, askorentzako egun bereziena atzokoa izan zen. Solstizioa ospatzeko sua piztu aurretik, dantza, musika eta, goizean, nekazaritza azoka ere izan zituzten. Hemen atzo iluntzeko ekintzek utzitako irudiak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!