Uribe Kostako jaiak 2025

Bihar hasiko dituzte San Juan jaiak Barrikan

Iker Rincon Moreno 2025ko eka. 19a, 10:21

Urte osoan esperoan egon ostean, atzera-kontaketa amaitu da! Bihar, barikuan, hasiko dituzte San Juan jaiak Barrikan. Hala, ekainaren 20tik 24ra bitartean, askotariko ekitaldiez gozatzeko aukera izango dute barrikoztarrek. Egunik bereziena astelehenean izango da, San Juan gaua ospatuko baitute egun horretan. Hona hemen egitarau osoa.

Egitaraua

Ekainak 20, barikua
  • 18:30 Kalejira eta txalaparta, Goierri Bizirik eta Ttakunerre elkarteen eskutik.
  • 19:00 Txupinazoa eta pregoiaren irakurketa, Gertuko elkartearen eskutik.
  • 19:30 Barrikako Tribiala, Uribe Kostako berbalagunen eskutik.
  • 20:30 Ttipika Dantza gidatuak.
  • 20:30 Sardina-jana eta sagardo festa.
  • 21:30 Kontzertua: Moskor Alaiak.
  • 23:30 Kontzertua: Urban Tones.
Ekainak 21, zapatua
  • 10:00–15:00 Sukalki Txapelketa. Izen-emateak 11:30ean, Udaletxeko plazan.
  • 12:00 Haurrentzako puzgarriak.
  • 13:00 Kontzertua: Er Duende & Tonians eta Urbi Selektah.
  • 16:30 Mus Txapelketa, Nagusien etxean.
  • 17:30 Sukalkien sari-banaketa.
  • 18:00 Familia-ikuskizuna: Matraka Culinary (Trakamatraka).
  • 19:30 Disko festa: Esna Gazte.
  • 22:00 Kontzertua: Fito & Fitipaldis tributu-banda (Wilson & Wilsonetis).
  • 23:30 Erromeria: Sastraka.
Ekainak 22, domeka
  • 10:00 Nekazaritza eta Artisautza Azoka.
  • 12:00 Haurrentzako puzgarriak.
  • 12:00 Igel toka Txapelketa, Jubibarrikaren eskutik.
  • 12:00 Euskal dantzak, Emakumeen Hitza elkartearen eskutik.
  • 12:30 Trikipoteoa: Zuzterrak.
  • 18:00 Zirku-ikuskizuna: Bidaibizitzen (Zirkun Zirko).
  • 19:00 Dantza plaza: Patxi Perez konpainia.
  • 19:00 Saiheski-jana.
Ekainak 23, astelehena
  • 19:00 Familia-diskofesta: Arima.
  • 21:30 Txokolate jana, Gure ixerdia elkartearen eskutik.
  • 21:30 Tai Xi erakustaldia.
  • 22:00 Txalaparta ikuskizuna, Ttakurrene elkartearen eskutik.
  • 22:30 San Juan gaua ikuskizuna: Gerora (Meñakoz dantza taldea).
Ekainak 24, martitzena
  • 11:00 Meza nagusia.
  • 12:00 Agurra: Emakumeen Hitza dantza taldearen eskutik.
  • 12:00 Kontzertu korala: Aita Gotzon (Barrika) eta Lagun artea (Sopela).
  • 14:30 Herri-bazkaria. Izena emateko epea: ekainaren 17ra arte, udal-liburutegian, astelehenetik eguenera, 17:00-20:00 eta barikuetan, 10:00-13:00.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun