Uribe Kostako jaiak 2025

Dantza eta txokolatea izan dira Barrikako San Juan gaueko gozagarriak

Ander Zarraga 2025ko eka. 24a, 14:43

Jendetza hurbildu zen atzo Barrikako San Juan gaueko ikuskizunaz gozatzera. Festetan murgilduta dagoen udalerrian, umeentzako Arima disko-festagaz abiatu zuten egitaraua; txokolate beroan izan zen denentzako eta Tai Ji erakustaldia ere eskaini zuten. Meñakoz Dantza Taldearen dantzak eta Ttakurrene elkartearen txalapartak magiaz bete zuten udaletxe aurreko karpa, azkenean, sua pizteagaz batera urteko gaurik laburrenari hasiera eman arte.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun