Barrikako Lopeola baserri historikoa eraisteko arriskuan dago hirigintza-egitasmo baten ondorioz

Ander Zarraga 2026ko maiatzaren 13a

Eraitsi gura duten Lepola baserriak izena ematen dio auzo horri. © GOOGLE

XVII. mendeko erreferentziak dituen baserria eraisteko asmoa iragarri dute, Lepola auzoan 150 etxebizitza eraikitzeko hirigintza-proiektu baten testuinguruan. EH Bilduk mozio bat aurkeztuko du gaur arrastian egingo duten Barrikako Udalaren osoko bilkuran, EAJren esku dagoen udal-gobernuak eraisketa-proposamena baztertu dezan.

Lopeola, Goierri eta Elexalde auzoetan 425 etxebizitza eraikitzeko proiektuak Barrikako biztanleria bikoiztuko omen. Arazoa da Lpola auzoan, izen bereko XVII. mendeko jatorria duen baserri bat eraistea aurreikusten duela, gaur-gaurkoz hiru familiaren ewtxebizitza den higiezin historikoa. 

EH Bilduk mozio bat aurkeztu du gaur arrastian egingo duten osoko bilkuran, EAJren esku dagoen udal-gobernuak derribo-proposamena baztertu dezan. Koalizio abertzaleak baserria udaleko hirigintza-katalogoan sartzea eta babestea eskatzen du, "balio historiko, kultural, etnografiko eta identitario ukaezina" duelako, 1626ko erreferentzia dokumentatuak baititu.

Era berean, baserriaren jabeek Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Zerbitzuari babesa eskatu diote daborduko, eta Barrikako Udalari ere gauza bera eskatuko diote, "Udal Zainketa" mailako babesa eman dezan, hain zuzen ere. Jabeen arabera, "Erdi Aroko erreferentziak daudela esan digute, eta eremu arkeologiko baten susmoa ere egon daiteke".

EH Bilduk hirigintza-operazioaren inguruko "opakutasuna" salatu duen bitartean, udal-gobernuak defendatu du martxoan aurkeztutako lehen proposamenagaz taldeetako bat ere ez zela ados geratu. Hori dela eta, enpresa sustatzaileari baserria etxebizitza gisa mantenduko duen beste proposamen bat egiteko eskatu diotela adierazi du EAJk.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun