Leopola baserriaren auziak luze joko duen arren, Udalaren gehiengorik gabe ez da inolako erabakirik hartuko

Xabi Mendia 2026ko maiatzaren 15a

Udalbatzak adostu arte ez dute Lepola baserria eraitsiko. © GOOGLE

Eguaztenean, Barrikako osoko bilkurak, EAJren botoakaz, atzera bota zuen, EH Bilduk Lopeola baserria Udal Zaintza baten bidez babesteko egindako mozioa. Udalerriko auzoetako bati izena ematen dion XVII. mendeko eraikina, jabe eta udal-gobernuko alderdiak ohartarazi zutenez, "arriskuan" dago, sustatzaile batek aurkeztutako Plan Partzialaren proposamen bati bidea ematen bazaio.

Proposamen horren arabera, 150 etxebizitza eraikiko dira ia 39.000 metro koadroko lursail batean, hiru altuerako bederatzi eraikinetan. Honela, datozen urteetan, udalerriaren biztanleria ia bikoiztu egingo litzateke, 424 etxebizitza eraikiko baitira, horietako 130 babes ofizialekoak hainbat auzotan.

Aipatutako mozioak, besteak beste, espedientea berehala hastea, Oinarrizko Babeseko Kultura Ondasun gisa onartzea, txosten historiko bat egitea, eta sei hilabete baino gehiago iraun beharko ez lukeen katalogazio-ebazpena egon arte ez dadila hirigintza-garapenik baimentzea eskatzen du. Era berean, erabakia Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zentroari jakinaraztea eskatu da.

Herriko alkate den Miren Itziar Unibasok ElCorreo komunikabideari adierazi dionez, udal-bulegoa Leopolarentzat sustatzaileei eskatutako "bigarren proposamen" bat aztertzen ari dira, lehenengoak sortutako zalantzak ez bai zituen argitzen.

Eremuaren antolamendu horretan XVII. mendeko eraikina eraistea sartzen zela onartu du, baina "gehiengorik" gabe ez dela Plan Partziala lantzen hasiko eta, EH Bilduri erreferentzia eginez, etorkizuneko batzorde batean erabakia "adostasunez" hartuko da. Alkateak adierazi duenez, "Udalak beti sustatu du ondarearen babesa, bizirik mantenduz eta balioa emanez".

EH Bilduko bozeramaile Xabier Errementeriak gogorarazi du "baserria 1626tik, gutxienez, dokumentatuta dagoela" eta HAPO berriak ez duela "inolaz ere eraistea" inposatzen, eta, bide batez, proiektuaren inguruko "iluntasuna" kritikatu du. "Komunikazio ofizial bat eta kanpora zihoala zioen batzorde bat baino ez ditugu izan" ziurtatu du Errementeriak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun