Izan zaitez HIRUKA Lagun!

Babestu HIRUKA komunikazio-proiektua

Tokiko euskal prentsak Uribe Kostan egindako ibilbide luzearen oinordekoa da HIRUKA. Ez ginen honaino ailegatuko herritar ugarik azken hamarkada bietan egindako bultzada barik, eta era berean, proiektu honek irauteko ere ezinbestekoa izango da zuen ekarpena. Dohainik ipintzen dugu HIRUKA denen eskura, baina kalitatezko prentsa egitea ez da doakoa. Horregatik, egitasmo honi diruz laguntzeko deia egiten diegu minutuz minutu gure eskualdeko informazioaren berri euskaraz jaso gura duten denei.

Hala egitea aukeratzen baduzu, lehentasuna izango duzu egiten ditugun zozketetan, eta kalean egon baino lehenago eskuratuko duzu, zure helbide elektronikoan, paperean argitaratzen ditugun produktuen PDF bertsioa.

Formularioan zure datuak bete besterik ez duzu egin behar; pare bat minutu nahikoa izango duzu. Zenbatekoa zuk aukeratu, baina urteko gutxienekoa 35 euroan finkatu dugu; etxean jaso nahi baduzu, aldiz, gehitu 25 euro urteko, bidalketan laguntzeko.

 

Zu zara giltza! Prentsa euskaraz, pentsa euskaraz!

HIRUKA

Lagun

  • Aldizkaria hilero PDFan irakurtzeko aukera izango duzu.
  • Opari eta sarreren zozketan parte hartu ahal izango duzu.
  • HIRUKAk aurrera egin dezan lagunduko duzu.

35 € urtean (*)

* Aldizkaria hilero zure postontzian jaso nahi baduzu urtean 60 euro izango dira.
 
Formularioa betetzeko klik egin hemen:  https://hiruka.eus/bazkidetu
 

HIRUKA, Uribe Kostako euskarazko komunikazio-taldea
Martikoena 16, 2. solairua. 48992 Algorta (Getxo)
Tel.: 944 911 337 / 688 693 195
hirukakoop@hiruka.eus