Aurrera doaz genero indarkeriaren kontrako jardunaldiek Berangon

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 23a, 13:50

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da. Horren harira, Udalak hilabete osorako programa antolatu du, hainbat ekimenegaz. Hurrengoa azaroaren 25ean izango da, eguaztenagaz, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunean, elkarretaratzea egingo dute 11:30ean, metro-geltokiaren ondoan. Hilaren 26an, eguena, zine-foruma egongo da Berangoeta kultur etxean, 18:30ean.

Azaroaren 28an, berriz, "Ai Ama" antzezlana ikusi ahalko da, Berango Antzokian, 19:00etan. Hurrengo egunean, martxa zikloturista egingo dute 10:30ean, Nagusien Etxetik abiatuta. Hilaren 29an, berdintasunaren inguruko ipuin-kontaketa bat egongo da, Berango Antzokian, 18:00etan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun