HIRUKA Jardunaldiak

Mahai-ingurua: "Gaurko gazteak jubilatu ahal izango dira?"

Iker Rincon Moreno 2018ko aza. 5a, 11:07

HIRUKAren jardunaldien laugarren saioa Berangoko Gazte Mahaiaren laguntzaz antolatu dugu: "Gaurko gazteak jubilatu ahal izango dira?" goiburuaren pean, gazte mugimenduko Ainara Lukek eta Getxoko Pentsionisten Elkarteko Begoña Zorrozuak parte hartuko dute mahai-inguruan. Ekitaldia eguenean izango da, azaroaren 8an, Berangoko Neba-arrebak tabernan (Sabino Arana, 20), 19:30etik aurrera.

Ekitaldiaren kartela

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun