Gazteen emantzipazioa sustatu gura du EH Bilduk, eta horregatik, etxebizitza sozialaren eraikuntza bultzatzeaz gain, alokairurako diru-laguntzak sortzea dago euren programako lehentasunen artean. Bestalde, herriko zenbait gune babestu gura dituzte, bertan eraikitzea galaraziz: eraikin historikoak, inguru naturalak, landa-eremuak... Bidegorri-sarea handitzea eta Sabino Aranan oinezkoen segurtasuna bermatzeko azterketa egitea dira beste proposamena batzuk.
Kulturaren eta kirolaren arloetan, berriz, azpiegitura berriak sustatzearen alde agertu dira EH Bilduren hautagaitzako kideak. Karabiganeko kiroldegia "adabaki" hustzat jo dute, eta ez dute uste Berangok behar duen "instalazio duina" hori denik. Bertako artistentzat gune bat ere sortu gura dute, eta auzoetan kultur jarduerak antolatu.
Izan ere, Sabino Arana ez beste auzoei arreta handiagoa eskaini beharra dagoela pentsatzen du koalizioak. Hala, Axganen pertsona nagusientzat eguneko erreta-zentro bat egiteko proposamena daukate. Herriko merkataritza txikia bultzatzeko zenbait neurri ere jaso dituzte euren hauteskunde-programan.