Koronabirusa Uribe Kostan

Eraikin publikoak ixteko agindu du Berangoko Udalak

Erredakzioa 2020ko mar. 13a, 19:56

Koronabirusa dela eta daborduko iragarritako neurriei beste batzuk gehitu dizkie Berangoko Udalak: zenbat eraikin publiko guztiz itxi eta bertan inolako jarduerarik egitea eragotziko dute. Berangoeta eta Santa Anako kultur etxeei, Berango Antzokiari, futbol-zelaiari, Emakumeen Etxeari, Nagusien Etxeari eta Udal Pilotalekuari eragingo die neurriak.

Gainera, Udalak herritarrei arreta telefonoz (94 668 00 08) edo posta elektronikoz (berangokoudala@berango.org) ematea lehenetsiko da. "Aurrez aurreko arreta ahalik eta txikiena izango da, betiere lehenago telefonoz hitzartutakoa eta banan-banakoa", azaldu du Udalak.

Bestalde, osasun-agintariek emandako hainbat gomendio gogorarazi ditu Udalak:

  • Giza harremanak ahalik eta gehien murriztea
  • Norberaren garbitasunari dagozkion aholkuak betetzea
  • Jende asko dagoen lekuetara ez joatea
  • Parke eta jolas-guneetara ez joaten saiatzea
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun