Koronabirusa Uribe Kostan

Doako maskarak hartzeko epea maiatzaren 22ra arte luzatu du Udalak

Erredakzioa 2020ko mai. 15a, 22:00

Hasiera batean maiatzaren 15ean amaitu behar bazuen ere, Udalak datorren astera arte (maiatzaren 22ra arte, zehazki) luzatu du astelehenean herritarrei banatzen hasitako maskarak hartzeko epea. Udalaren Facebook orriaren bidez zabaldu dute informazioa, baina ez dute argitu epea luzatzearen zergatia.

Maskara kirurgikoak dira, hau da, jantzita daroaanak birusa ez zabaltzeko egokiak. Berangoeta Kultur Etxean hartu behar dira, eta sorta mugatua denez, gehienez ere bina hartu ahal izango dituzte bila doazenek, 12 urtetik gorakoak badira betiere. Adin horretatik beherakoentzako maskarak erosteko gestioak egiten dabilela azaldu du Udalak.

Maskarak hartzera joateko ordutegi hau ezarri dute:

  • 09:00-10:00: 70 urtera bitartekoak
  • 10:00-12:00: 70 urtetik gorakoak
  • 12:00-14:00: nahita ez umeakaz joan behar dutenak

Maskarak gura dituztenek helbidea Berangon dutela egiaztatu beharko dute, NANa erakutsiz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun