Patxi Ruizek gose- eta egarri-greba hasi zuen maiatzaren 11n, Murtzia II espetxeko osasun-baldintzengatik protesta batean parte hartu ostean funtzionarioek egindako mehatxuak salatzeko. Haren osasunak okerrera egin du grebaren ondorioz; atzo egarri-greba egiteari utzi zion, baina jan barik segitzen du.