Antolatzaileek azaldu dutenez, erakusketaz aurrez aurre gozatu ahal izateko moduan paratuko du erakusketa, edo bestela esanda, indarrean dauden osasun-neurri denak errespetatzeko moduan. Hasteko, bertara joateko hitzordua eskatu beharra egongo da, info@amariart.org posta elektronikoko helbidera idatzita.
Honenbestez, bisita gidatuak egingo dira erakustokira (Ubao Bidea 29, Berango), eta taldeak hamar lagunekoak izango dira gehienez ere. Irekierako eta itxierako egunetan, gainera, erakusketan parte hartzen duten hainbat artistagaz berba egiteko aukera egongo da. "Eta sorpresa gehiago!", iragarri du Amariarteko kide Ainhoa Ortellsek.