Gaur, apirilaren 8an, prentsaurrekoa eman dute grebalariek lantegiaren aurrean, eta borrokan jarraitzeko apustu irmoa egin dute: "Ez ditugu onartuko lankideen kaleratzeak. Ez ditugu 25 kaleratzeak onartuko, eta, horregatik, ez dugu eskuoihala botako. Borrokan jarraituko dugu!".
40 egun igaro dira Alconzako makinak itzali eta greba mugagabeari ekin ziotenetik. Euren helburua da kaleratzeko arriskuan dauden 38 beharginen lanpostuak defendatzea, eta baita Berangoko fabrikaren etorkizuna defendatzea, behin eta berriro azpimarratu dutenez.
Hala, besteak beste, manifestazioa egingo dute gaur arrastian, 19:00etan, Berangoko metro geltokitik abiatuta.