Amenabar enpresa eraikitzaileak berangoztar bati jarritako salaketa bertan behera utzi du epaitegiak. Horren aurrean, Berango Lurraren Defentsak taldea argi du enpresa horren asmoa ekintzaileak "kikiltzea" izan dela, "eta, horrela, inor ez zedila ausartu euren jardun okerra kritikatzera, adierazpen askatasuna zuzenki erasotuz".
Hala ere, Berangoko taldeak nabarmendu du eurakaz ez dutela ezer lortu, eta hainbat proiektu salatzen jarraitu dute, hala nola Icaza jauregiaren trukea eta Itze errekaren asfaltatzea.