Egitaraua

Ederto pasatzeko hamaika aukera Berangoko Santa Ana jaietan

Ander Zarraga 2023ko uzt. 21a, 09:00
Astelehenean, Berango Kantarik herriko kaleak kantuz beteko ditu19:00etatik aurrera.

Aurreko urteko egun berdinetan ospatuko dituzte festak auzo berangoztarrean: uztailaren 24tik 26ra. Egun horietan, ederto pasatzeko hamaika aukera egongo dira Berangon. 

Aurten, jaiak santuaren egunean amaituko dituzte, baina horren aurretik, ederto pasatzeko hainbat jarduera izango dituzte berangoztarrek eta bertaratuko direnek. Iaz bezala, aurtengo programazioa uztailaren 24an hasiko da, Merana ikastetxeko Ikasleen Gurasoen Elkarteak urtero antolatzen duen pintura-lehiaketagaz. Horren ostean, tortilla-txapelketa egingo dute goizean zehar.

Jaiek iraungo duten hiru egunetarako, umeentzako beste hainbat jarduera antolatu dituzte, besteak beste, jaietako lehen egunean, tailerrak, jolasak, disko-festa eta altxorraren bila izango dituzte. Martitzenean, malabarrak egiten ikasteko aukera izango dute 12:00etatik 14:00etara, eta, arrastian, txikitxoentzako herri kirolak egingo dituzte. Ostean, txokolateagaz asetu ahalko dute euren gosea. Azken egunean, Otxandategi Dantza Taldeko txikitxoek erakustaldia egingo dute santuaren omenezko mezaren ostean.

Musika eskaintzari dagokionez, aurten, Basaki talde leioaztarraren doinu metaleroek irekiko dute eskaintza, 21:00etatik aurrera. Horien ostean, Los Brazos hirukote rockeroak hartuko du txanda. Martitzenean, uztailaren 25ean, arrastian, Si Señor mariatxiek joko dute, 13:00etan. Iluntzean, Fito abeslari famatuaren eta Platero y Tu bere talde ohiaren abestiak gogora ekarriko dituen Willson & Willsonetis bertsio-taldearen txanda izango da, 23:30etik aurrera. Horien ostean, festak goizaldera arte jarraituko du disko-festagaz. Azkenik, eguaztenean, Swing Tronics eta Paco DJak itxiko dituzte Berangoko Santa Anako jaiak, 21:00etatik aurrera.

Jaietako azken egunak herriko nagusientzako bereziki antolatutako ekintzak ere izango ditu, hala nola 12:00etako meza, horren osteko hamaiketakoa eta arrastiko dantzagarriak edo asto-probak.

Uztailak 24, astelehena

  • 12:00 Pintura-lehiaketa, IGEk antolatuta.
  • 12:30 Tortilla-txapelketa.
  • 13:30 Umeentzako tailerrak eta jolasak.
  • 14:00 Tortillen aurkezpena.
  • 18:00 Altxorraren bila.
  • 19:00 Berango Kantari, Axganetik hasita.
  • 19:00 Disko-txiki: DJ Sound-4.
  • 19:30 Asto-probak.
  • 21:00 Kontzertua: Basaki.
  • 23:30 Kontzertua: Los Brazos.
  • 01:30-04:30 Disko-festa.

Uztailak 25, martitzena

  • 11:00 Txirrindularitza lasterketa.
  • 12:00-14:00 Umeentzako malabarren tailerra.
  • 12:00 Umeentzako parkea.
  • 13:00 Mariatxiak: Si señor.
  • 19:00 Herri Kirolak umeentzat.
  • 20:00 Txokolate-jana.
  • 23:30 Kontzertua: Willson & Willsonetis, Platero y Tu eta Fitoren tributu-taldea.
  • 01:30-04:30 Disko-festa.

Uztailak 26, eguaztena

  • 12:00 Meza.
  • 13:00 Hamaiketakoa eta Otxandategi Dantza taldeko umeen dantzaldia.
  • 18:00 Dantzagarriak: Ekhy taldea.
  • 19:30 Asto-probak.
  • 20:00 Sardina-jana.
  • 21:00 Kontzertua: Swing Tronic eta Paco DJ.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun