Berangon, Santa Ana baselizaren inguruan ospatu dituzte jaiak egunotan. Astelehenean hasita, egunotan ederto pasatzeko hamaika jarduera izan dituzte berangoztarrek herrian ospatzen diren udako lehendabiziko jaietan. Santodomingoak heldu bitartean, Otxandategi Dantza Taldeko umeek atzoko mezaren ostean egin zuten dantzaldiaren irudiak dakarzkizuegu hemen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!