Auzipetuek adierazi dutenez, agerraldi horretan egoeraren inguruko azalpenak emango dituzte eta "hurrengo pausuen nondik norakoak" zehaztuko dituzte.
Deialdian jasotakoaren arabera, akusazioak, besteak beste, 36 urte baino gehiagoko espetxe zigorra, 171 urteko inhabilitazioa eta 75.900 euro baino gehiagoko isuna eskatzen dizkiete. Prentsaurrekoa "Amnistia" aldarrikapenagaz lotu dute, "eskubide zibil eta politikoen defentsan".