2001az geroztik urtero ospatzen du Europako Kontseiluak Hizkuntzen Europako Eguna.
Euskaraz bizitzeko aukera mordo dago

Uribe Kosta

Euskara praktikatu gura dutenentzako edo euskaraz bizitzeko aukera berrien bila dabiltzanentzako proposamen mordoa du AEK-k. Horretarako Praktikatu ipini zuen abian eta 2005az geroztik hainbat gune soziolinguistikotan euskarazko harreman-sareak sortzen eta ekintza-planak sustatzen eta koordinatzen dihardute.