Koronabirusa Uribe Kostan

Eusko Jaurlaritzari test masiboak egiten hasteko eskatu dio EHUko irakasle-talde batek

Unai Brea 2020ko api. 25a, 16:19

CC0-MADELEINE PRICE BALL

EHUko 36 irakaslek (kopurua handitu liteke datozen ordu eta egunetan) Eusko Jaurlaritzari zuzendutako idatzi pubiko bat sinatu dute, funtsean Lakuaren jokabidea kritikatzen duena, hainbat euskal zientzialarik koronabirusa detektatzeko garatu duten protokolo berria erabiltzen hastea oztopatzeagatik.   

Honela dio, hitzez hitz, irakasleok zabaldutako idatzia (sinatzaile-zerenda amaieran ikus dezakezue): 

Eusko Jaurlaritza, zergatik ez egin test masiboak?

Gizateria bere osotasunean gogor kolpatzen ari den COVID-19 pandemia ondorio latzak izaten ari euskal jendartean, bai osasun arloan, bai alor ekonomiko eta sozialean. Agertoki honetan, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) adierazi du funtsezkoa dela birusa duten pertsonak atzematea, horrela kutsatze katea eten eta birusaren hedapen geldiezina ekiditeko. Helburu horrekin, bi dira nagusiki erabiltzen ari diren bideak: test azkarrak eta PCRak. OMEk txosten bat kaleratu du antigorputzak detektatzen dituzten test azkarrak saiakera klinikoen eremutik at ez erabiltzea aholkatuz, eta gomendatu du hauen errendimendu eta diagnostikorako baliagarriatasuna ikertzea. Gainera, OMEk berak gogorazi du PCRa dela Covid-19 kasuak detektatu eta baieztatzeko gomendatutako metodoa.

Testuingu horretan, UPV/EHUko hainbat sailetako zientzialari sare batek, Ikerbasque, Achucarro, Biofisika Bizkaia Fundazioa, Biocruces Bizkaia eta Bioaraba institutuetako ikertzaileekin batera, Covid-19 atzemateko 'RT-PCR' test bat garatu du denbora errekorrean. Ekarpen horri esker, euskal osasun sistemak diagnostikorako testen kopurua handitu ahal izango luke, OMEren gomendioekin bat etorrita. Euskal ikerlariek garatutako test hori Carlos III Osasun Institutuak oso arin balioztatu du, % 100eko berariazkotasuna eta % 92ko sentikortasuna duela ebatzita.

Halere, COVID-19 epidemia gelditzeko ekarpen berritzaile eta beharrezko honen aurrean, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren erantzuna garrantzia kendu eta gutxiestea izan da, eta hedabideetan gaiari buruzko informazioak isiltzen ahalegintzea.

Eusko Jaurlaritzaren jarrera horri dagokionez, gure osasuna arriskua jartzen duen heinean, unibertsitateko kide eta euskal jendarteko partaide gisa honakoa adierazi nahi dugu:

  1. Zientzialari taldeari gure zorionik zintzoena adierazi nahi diogu, baldintza zailetan eta denbora ezin bizkorragoan, gai izan direlako euskal gizarteari irtenbide zientifiko berri bat emateko, COVID-19ak kutsatutako pertsonak atzemateko frogak areagotu eta soiltzeko aukera ematen duena. Halaber, beraien auzolana eta ekinbide altruista eskertu nahi diegu, eta baita COVID-19aren kontrako borrokan eta atzematean laguntzeko prestutasuna, egunero milaka pertsonek egiten duten bezalaxe, beraien osasuna eta ongizatea arriskuan jarrita.
  2. Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu Pandemiaren Jarraipen Planean aplikatzen ari diren irizpideei buruzko azalpen publikoak eman ditzala, arrazoiak emanez test masiboak ez egiteko, helburu horretarako eskura dituen ekarpen berritzaile hau eta EAEko beste ikerketa-zentroak baliatuz.
  3. Salatu nahi dugu ekarpen zientifiko hau edo bere bultzatzaileak isilarazteko edo zentsuratzeko edozein saiakera aginte instituzionalen aldetik.
  4. Ezinbestekotzat jotzen dugu Euskal Herriko Unibertsitatea gizartearen zerbitzura dagoen erakunde publikoa dela azpimarratzea, ez soilik bere irakas jardunaren bidez, baizik eta berebiziko garrantzia duten ikerketak garatu eta hedatuta.

Sinatzaileak:

  1. Koldo Callado, Medikuntza eta Erizaintzako Fakultateko irakaslea.
  2. Blanca Gallo, Zientzia eta Teknologia Fakultateko katedraduna.
  3. Iñaki Lasagabaster, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea eta katedraduna.
  4. Carmen González Murua, Zientzia eta Teknologia Fakultateko katedraduna eta errektoreorde ohia.
  5. Joseba Agirreazkuenaga, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea, Eusko Jaurlaritzaren 2019ko Ikerketa Sariduna.
  6. Itziar San Martin Egia, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanordea.
  7. Pello Salaburu, UPV/EHUko Errektore ohia.
  8. Miren Onaindia, Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea.
  9. Iñaki Antigüedad, Zientzia eta Teknologia Fakultateko katedraduna.
  10. Jule Goikoetxea, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea.
  11. Ramón Zallo, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko katedradun ohia.
  12. Pili Aristizabal, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakaslea.
  13. Joxerramon Bengoetxea, Zuzenbide Fakultateko irakaslea.
  14. Esteban Antxustegi, Zuzenbide Fakultateko irakaslea.
  15. Estitxu Garai, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea.
  16. Joxerra Aihartza, Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea.
  17. Olatz Arregi, Informatika Fakultateko irakaslea.
  18. Efrén Areskurrinaga, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea.
  19. Mila Amurrio, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea.
  20. Igor Ahedo, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko iraskalea.
  21. Gema Lasarte, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakaslea.
  22. Patxi Azpillaga, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea.
  23. Leire Uriguen, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ikerlaria
  24. Angel Bidaurrazaga, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea.
  25. Ibone Ametzaga, Olatz Arregi, Informatika Fakultateko irakaslea.
  26. Mikel Erkoreka, Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultateko irakaslea.
  27. Carmen Hernández Gómez, Informatika Fakultateko irakaslea.
  28. Aritz Ipiña Bidaurrazaga, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea.
  29. Karmele López de Ipiña, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
  30. David Hoyos, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea.
  31. Marimar Lledó, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko irakaslea.
  32. Ekaitz Zulueta, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako irakaslea.
  33. Ixone Fernández de Labastida, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko irakaslea.
  34. Inazio Garin, Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea.
  35. Eneko Garmendia, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea.
  36. Gorka Bueno, Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun