Epaiketaren aurreko asteak mobilizazioz beteta egongo direla iragarri du Ikasle Abertzaleak antolakundeak; horien bitartez, "errepresio politikoa salatu eta 'Leioako 5en' askatasuna" exijituko dute. Lehenengo manifestazioa biharkoa izango da, Leioako campusean; ondoren, hilaren 23an, zapatuan, bost hitzordu iragarri dituzte, auzipetutako bakoitzaren eskualdean bana. Bilbo Handiari dagokionez, Portugaleten batuko dira, 19:00etan, Triangeluan.
Azkenik, hilaren 27an, epaiketaren egunean, 09:00etan batuko dira Bilboko Albiako lorategietan.
Bitartean, Ikasle Abertzaleak taldekoek azaldu dute martxan jarraitzen duela "Leioako 5ei" jarri gura dieten isunari aurre egin ahal izateko Elkartasun Kutxak. "Horren bidez, ekarpen ekonomiko bat egiteko aukera du edonork, hemen