Elkartutakoek azaldu dutenez, palestinar herrialdearen alde mobilizatzeko AEBetatik zabaldu den ikasleen olatuari heldu gura izan diote, eta kanpalekua muntatu dute Euskal Herriko unibertsitate publikoetako campusetan.
"Momentuz, bi egunetako egitaraua dugu itxita bilera eta hitzaldiekin, eta ikusiko dugu hau zenbat luzatuko den, ikasleengandik eta beste sektore batzuengandik jasotzen dugun babesaren arabera", azaldu du Leioako campuseko kanpalekuan dagoen kideetako batek.
Halaber, bertaratutakoek hiru aldarri nagusi plazaratu dituzte: palestinar herriari elkartasuna adieraztea, mundu-mailan mobilizatzen ari diren ikasleei babesa adieraztea eta instituzio eta enpresa ezberdinei Israelekin akordioak eteteko exijitzea.