Ikasle talde batek irakasleak sare sozialetan argitaratutako iruzkin homofoboak, matxistak eta eskuin muturrekoak salatu zituenean hasi zen kasua. Unibertsitateak esan du prozedura "ahalik eta epe laburrenean" egin gura dutela, baina ez dute kautelazko etetearen iraupena zehaztu.
Horregaz batera, EHUk gaitzetsi egin ditu irailaren 27an izan ziren ikasleen hertsapen-ekintzak eta irakaslearen iruzkinak, erakundearen balioakaz bateraezinak direla esan du. Era berean, unibertsitateak ikerketarekin eta justiziarekin duen konpromisoa berretsi du, Fiskaltzak irakaslearen mezuek delituren bat egiten duten ala ez erabakiko duelakoan.