EHUk bere lanpostutik kendu du sareetan iruzkin faxistak egiteagatik salatutako ordezko irakaslea

Ander Zarraga 2024ko aza. 5a, 09:56

Ikasleek salatu zuten irakaslea sare sozialetan egindako iruzkinengatik, eta beraiek abiatu zuten horren aurkako salaketa-kanpaina.

Euskal Herriko Unibertsitateak Alvaro Sanchez Fernandez irakaslea kargutik kentzea erabaki du, hainbat ikaslek sare sozialetan zabaldutako iruzkin "arrazistak, klasistak, matxistak eta misoginoak" salatu ostean abiarazitako prozeduraren ondoren.

Euskal Herriko Unibertsitateak Alvaro Sanchez Fernandez ordezko irakaslearen aurka hasitako diziplina-prozesua amaitutzat eman du, sare sozialetan egindako iruzkinengatik ikasleek salaketa jarri ondoren, erakundearen balioakaz bateraezinak direla ebatzita. Unibertsitateko Berdintasun Zuzendaritzak urriaren 3an abiatu zuen genero-indarkerien aurkako protokoloa, eta kautelazko neurri bat aplikatu zuen, prozedura amaitu arte irakaslea bere eginkizunetatik aldentzen zuena.

Prozesua ordezko irakasleak mugiarazteko araudiaren barruan zegoen, eta irakaslearen jokabidea ebaluatzeko txostenak eta alegazioak bildu zituen. Urriaren 30ean emandako ebazpenaren amaieran, Sanchez bere lanpostutik kendu eta lan-kontratuan atzera eginarazi zioten, probaldia ez gainditzeagatik. Halaber, EHUk jakinarazi du irakaslea ez dela sartuko etorkizuneko ordezkapen-deialdietan egungo kontratazio-poltsetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun