Teresa Sandoval fiskalak 18 hilabeteko espetxe zigorra eta 12 urteko inhabilitazioa eskatu zituen erandioztarraren aurka.
Iker Rodrigo Basterretxea Sortuko kide lutxanarra absolbitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Rodrigo joan den martitzenean epaitu zuten Madrilen, 2013ko apirilaren 12an Javier Lopez Peña "Thierry" ETAko burukidea zenaren gorpuari egindako harrera planifikatzea eta “terrorismoa goratzea” egozten zioten. Hala ere, epailearen arabera, ekitaldi horretan egon izana da egiaztatu daitekeen “bakarra”.
Teresa Sandoval fiskalak 18 hilabeteko espetxe zigorra eta 12 urteko inhabilitazioa eskatu zituen erandioztarraren aurka.
2015 eka 10
Uribe Kosta
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!