Libre eta Elebide herri-ekimenek zein Hegoalde eta Erandioztarrak kultur elkarteek deituta, gaur arrastiko 20:00etan, elkarretaratzea egingo dute Erandioko Altzaga auzoko metro geltokiaren aurrean. Udalerriko Hegoalde eta Egoki herriko tabernez gainera, Uribe Kostako beste 6 lokalak eta Hego Euskal Herriko beste 99 herrikoak ere "libre eta zabalik" gura dituztela aldarrikatuko dute ekimen horren bidez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!