Halere, Euskal Herriko eta eskualdeko Libre taldeek arrastian egin daitezkeen beste mobilizazioei adi egoteko eskatu dute.
Auzitegi Nazionalak 35/02 sumarioaren inguruko epaia joan den urteko uztailean eman zuen; 111 “herriko taberna” konfiskatzeko aginduagaz, “ETAren egitura” finantzatzea egotzita.
Antxeta, Gorgo Mendi, Irati eta Harotz Toki tabernak izan ezik, gainontzekoen aurkako epaia berretsi, eta horiek konfiskatzea eskatu du Auzitegi Gorenak.
Uribe Kostari dagokionez, konfiskatze-agindua dutenak ondokoak dira:
- Erandiotarrak (Astrabudua)
- Hegoalde (Erandio)
- Kurkudi (Leioa)
- Branka (Itzubaltzeta/Romo)
- Gorrondatxe (Algorta)
- Sei Herri (Berango)
- Mikelats (Sopela)
- Iretargi (Urduliz)