EAJren ikuspegia
Jeltzaleak “gazte aisialdi arduratsu eta osasungarriaren alde” agertu dira, eta gaztetxeagaz “lan egin, adostu eta errazteko” prest agertu dira. Gazteria zinegotziak Lonjagune programaren berri eman zien gazteei. Halere, aisialdi-eskaintzak “eskubide eta betebeharren menpe” egon behar duela uste dute, eta Kalezulok “lizentziarik ez” duela eta segurtasun- eta insonorizazio-baldintzak ez dituela betetzen diote. Gogoratu dutenez, lokalak “hainbat auzokideren salaketak” jaso ditu –azkena, Sonora diskotekaren enpresak egina–, eta Udalean zein Arartekoan espediente bana irekita dauka. Auziak udal ikerketagaz “loturarik ez” duela adierazi dute.