"Ayer" liburua aurkeztuko dute etzi Astrabuduan

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 28a, 17:00

Gonzalo Mira idazlea. © ERANDIOKO UDALA

Datorren zapatuan, apirilak 30, "Ayer" izenburuko liburua aurkeztuko du Gonzalo Mira idazle astrabuduarrak. Ekitaldia Josu Murueta kultur etxeko areto urdinean izango da, 18:00etan. "Ayer" Miraren bigarren eleberria da eta bertan kontakizun aztoragarri, estugarri eta limurtzaile batean murgilduko gaitu idazleak. Era berean, galderaz beteriko istorio gorabeheratsuetan zehar garamatza, batzuetan mingarri izatera irits daitekeen errealismoz jantzita. "Noviembre" izan zen Mirak argitaratu zuen lehen liburua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun