Gehiengoa kalean jarritako informazio-karpatan batu dituzte: 347. Halere, kopuruak oso ezberdinak izan dira auzo bakoitzean; astrabuduarrak izan dira parte-hartzaileenak, 280 iradokizun eginda. Oso urrun geratu dira Altzaga (54), Lutxana (7) eta Erandiogoikoa (6). Bestalde, Internetez ekarpen denen laurdena baino gehiago bildu dute: 157. Proposamenak egiteko beste bideak izan dira postontzi ibiltaria (53) eta udaletxean bertan uztea (11).
Bihar ekarpenen inguruko datu gehiago emango du Udalak.