Udako jaiak 2017

Kuadrillek gidatuko dituzte Altzagako jaiak

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 22a, 10:00
Zenbait ume pilota erraldoi bategaz jolasten, iazko jaietako txupinazoaren ostean.

Altzagako jaietako arima eta izpiritua da Kuadrillen txapelketa, “gazteria parte hartzera bultzatzen baitu”.

Abuztuaren 24an, eguenean, hasiko da Altzagako kuadrillen odisea, auzoko jaiak suziriagaz abiatu baino ordu bat lehenago. Orduan izango dute aukeran jaietan eurentzat beren-beregi prestatutako lehiaketan izena ematea. Itakaren bila ontziratuz gero, edo iaz Matxinada kuadrillak lortutako txapela irabazi guran, Herculesen hamabi probak baino gehiago gainditu beharko dituzte. Kontuan hartu barik jende denarentzako lehiaketetan ere parte har dezaketela, besteak beste, honako hauei aurre egin beharko diete: jaitsiera, ezusteko proba, kayak-estropada, playback-lehiaketa, gynkana, triatloia eta rallya.

Gainera, egitarau bete hori bateratu beharko dute parrandakaz, familia-otorduakaz, jai-batzordeko lanakaz, txosnetako txandakaz eta bestelako konpromisoakaz. Beñat Padin Ona jai-batzordeko kidearen ustean, kuadrillen txapelketak garrantzia handia dauka jaietan. "Egiten diren probetan, kuadrillen inplikazioak gazteria parte hartzera bultzatzen du. Gainera, eguneko ekintzak sustatzen dituzte, ez bakarrik gauekoak. Hala, adin ezberdinetako jendea elkartzen da eta herriko kuadrillen arteko harremanak sendotzen doaz", azaldu du Padinek. Berak ere segitzen ditu bere aholkuak, jai-batzordean ez ezik Burratxos kuadrillan ere baitabil.

Jaietako egitaraua

Abuztuak 24, eguena

  • 12:00    Kuadrillen lehiaketarako izen-ematea, udaletxeko etxabean.
  • 12:30    Flashmob-txupinazoa, Irailaren 23a plazan.
  • 13:00    Pregoia eta txupinazoa, udaletxeko balkoitik.
  • 13:00    Pregoia, erraldoi eta kilikien konpartsagaz.
  • 15:00    Urdaiazpiko-zozketa, Jado kalean.
  • 17:00    Txupinazo txikia, Irailaren 23a plazan.
  • 17:30    Umeentzako saioa.
  • 19:30    Kuadrillen jaitsiera, Txorrillotik, eta argazkia.
  • 19:30    Euskal kantak, kalez kale; La Plaza tabernan hasita.
  • 21:00    Parrillada, txosnetan.
  • 22:00    Zezensuzkoa: “Erandioko Jatorrita”; Irailaren 23a plazan.
  • 22:30    Sakatu elektrotxaranga, kalez kale.
  • 00:30    DJ Amorrortu, Irailaren 23a plazan.

Abuztuak 25, barikua, Gazte Eguna

  • 11:00-13:00 Arrapala akuatikoa.
  • 12:00    Tortilla-lehiaketarako izen-ematea, udaletxeko plazan.
  • 13:00-14:00 Kuadrilla-lehiaketarako ezusteko proba.
  • 13:00-14:30 Bits-jaia.
  • 13:00    Mendibaiarte otxotea.
  • 13:30    Tortillak aurkeztea.
  • 15:00    Gazte-bazkaria, Irailaren 23a plazan.
  • 17:00    Sandwich-tailerra.
  • 17:00    Olgetan Solas familiarteko kirol-jolasak.
  • 17:00    Bertso-lehiaketa, Irailaren 23a plazan.
  • 17:00    Eskupilota, Jado ikastetxean.
  • 18:30    Erraldoi eta kilikien konpartsaren kalejira Azoka Zaharretik.
  • 18:30    Elektrotxaranga.
  • 19:00    Emakumezko pailazoak.
  • 19:00    Nagusientzako dantzaldia, Irailaren 23a plazan.
  • 19:30    Txorizo-jana, batzokian.
  • 20:30    Dantza-lehiaketa: Dantzan Tatxan, Txorierri kalean.
  • 23:00    Havana 537, Irailaren 23a plazan.
  • 01:00    DJ Munza, Irailaren 23a plazan.

Abuztuak 26, zapatua

  • 09:00    Hiruko futbolaren lehiaketa, 7 eta 12 urte bitartekoentzat, Erandio Kirol Elkarteak antolatuta.
  • 12:00-14:00 Puzgarriak.
  • 12:00    Paella-lehiaketarako izen-ematea, Irailaren 23a plazan.
  • 12:00    Piñata.
  • 14:15    Paellak aurkeztea.
  • 15:00    Herri-bazkaria, Irailaren 23a plazan.
  • 17:00-19:30 Puzgarriak.
  • 18:30    Aurresku-txapelketa, Irailaren 23a plazan.
  • 18:30    Buruhandiak eta kilikiak, Gautxoritik.
  • 19:00    Kuadrilla-lehiaketarako kayak-estropada.
  • 19:30    Nasapuntakoa, kaian.
  • 20:00    Dantza-txokoa, metro-geltokiaren aurrean.
  • 21:30    Playback-lehiaketa, Txorierri kalean.
  • 23:00    Kontzertua: Besos de Perro (Marearen omenezko taldea), Irailaren 23a plazan.
  • 23:30    Disko-festa, Txorierri kalean.
  • 01:00    Erromeria: Luhartz, Irailaren 23a plazan.

Abuztuak 27, domeka

  • 09:00    Putxera-lehiaketarako izen-ematea, Obieta kalean.
  • 11:00    Zinta-lasterketa, bizikletaz.
  • 12:15    Molto motorren lasterketa.
  • 13:00    Zinta-lasterketa, patinez.
  • 13:00    Putxerak aurkeztea.
  • 13:00    Kuadrillen gynkana.
  • 15:00    Putxera-lehiaketaren sari-banaketa.
  • 16:00    Goitibeheren entrenamenduak.
  • 17:00    Goitibeherak.
  • 17:00-19:00 Eskalada-murrua, ludoteka eta aurpegia margotzeko tailerra.
  • 17:30    Dantza-erakustaldia, Irailaren 23a plazan.
  • 18:30    Buruhandiak eta kilikiak, Gautxoritik.
  • 19:00    Bertso-saioa: Etxahun Lekue, Maddalen Arzallus, Aimar Karrika eta Xabi Paya; Irailaren 23aplazan.
  • 19:00    Gazte-poteoa.
  • 20:00    Dantza-txokoa, metro-geltokiaren aurrean.
  • 21:30    Gazte-afaria, Azoka Zaharrean.
  • 23:00    Kontzertua: Señora Tomasa; Irailaren 23a plazan.
  • 23:00    Show Drags, Txorierri kalean.
  • 24:00    1970eko eta 1980ko hamarkadetako disko-festa, Txorierri kalean.
  • 01:00    DJ Bull, txosnetan.

Abuztuak 28, astelehena

  • 09:00    Kuadrillen triatloia, txosnagunean.
  • 11:30    Talo-tailerra.
  • 12:00    Meza nagusia eta ohorezko aurreskua.
  • 12:00    Pintxo-lehiaketarako izen-ematea, Irailaren 23a plazan.
  • 12:00    Kuadrillen rallya, txosnagunean.
  • 13:00    Nagusientzako luncha.
  • 13:00    Ur-gerra, Santi Brouard plazan.
  • 17:00    Igel-tokaren lehiaketa.
  • 17:00    Tarta-tailerra.
  • 18:30    Bilbainadak: Los Cinco Bilbainos, Irailaren 23a plazan.
  • 18:30    Erraldoi eta kilikien konpartsaren kalejira Azoka Zaharretik.
  • 21:30    Kontzertua: Urban (bertoko taldea); Irailaren 23a plazan.
  • 23:00    Erromeria: Garilak 26; Irailaren 23a plazan.

Abuztuak 29, martitzena

  • 12:00-14:00 / 17:00-19:30 Puzgarriak.
  • 18:30    Erakustaldia: Uztargi dantza-taldea.
  • 19:30    Erromeria eta dantzaldi gidatua Errebal taldeagaz, plazan.
  • 20:30    Bakarrizketa.
  • 22:00    Zezensuzkoa: “Erandioko Ajetxoa”, Irailaren 23a plazan.
  • 23:00    Azken traka, Irailaren 23a plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun