Herri-kontsultak Uribe Kostan

Erandioko gehiengo politikoak herri-kontsultan parte hartzera deitu du

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 1a, 12:26

Atzoko agerraldia, Irailaren 23a plazan.

EAJk, Ganemos Erandiok eta EH Bilduk herritarrei eskatu diete bozkatzeko domekan, azaroaren 5ean. Egun horretan, Gure Esku Dagok erabakitze-eskubidearen inguruko herri-kontsulta egingo du udalerrian. Atzo egindako agerraldian, hiru indar politikoen zenbait zinegotzik, hautetsik eta kidek herri-kontsultan botoa ematera deitu zuten. Alderdiek Erandioko 21 zinegotzietatik 15 dituzte, eta duela urte biko udal-hauteskundeetan 8.191 boto lortu zituzten, emandakoen %74,24.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun