Bi Sport enpresak Erandio eta Astrabuduko kiroldegietan kirol-jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen ditu adjudikazio baten bitartez. Langileek sei hilabete baino gehiago daramatzate greba mugagabean, enpresagaz lan-baldintzak hobetzeko hitzarmen bat lortu nahian. Hasieratik, ELA sindikatuak eman die erabateko babesa; horren aurrean, enpresa leioaztarrak uko egin dio sindikatuagaz negoziatzeari.
Beharginek jakinarazi dutenez, Durangoko eta Getxoko udalek akordioak lortu dituzte kiroldegietako langileakaz, "udalek izandako borondate politikoari esker". Gogoratu dutenaren arabera, borroka horiek astebete baino gutxiagokoak izan dira.